Posted on Friday 29 June 2007

Aste osoan zehar Urgulleko V. Kulturarteko Topaketak burutu dira, eta asteburuan, azkenik, gure txanda tokatzen da. Arratsaldeko 8etatik aurrera, Donostiko Alde Zaharrian zaudetenok, gure kulturatik pixket kanpo dauden erritmoak daztatu ahal izango dituzue; Taupadaren erritmo brasildarrak hain zuzen. Eta, tira, onartu behar bada gure euskal dantzak ez direla brasilekoak bezain mugituak, ipurdiak polito astindu behar ditugu ekaineko gau magiko honetan! Zure zai gaude!






Gure Guardetxeko lagun Mamaduk Mundumira festibalean joko du, hemendik ordu gutxitara. Urtez urte garrantzia gehitzen doan festibal honek aurtengoan Aretxabaleta hartu du geltoki bezala (igaz Oñati izan zen Taupadaren erritmoekin gozatu izan zunak). Gaur 13:00etan, beraz agudo! Ez dago denbora galtzerik!